Dolores Redondo "XXI. mendeko Emakume Idazleak" zikloan, ostiralean Bilbon

Dolores Redondo
Europa Press
Actualizado: lunes, 29 mayo 2017 12:59

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak narratiba garaikideko emakume egileei buruzko "XXI. mendeko Emakume Idazleak" zikloaren beste topaketa bat antolatuko du ostiralean, ekainaren 2an. Idoia Jauregi kazetariak gidatuko du saioa eta Dolores Redondok parte hartuko du, "Todo esto te daré" lanarekin 2016ko Planeta saria irabazi zuen idazle donostiarrak.

Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean antolatutako jarduera arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango du, aretoko eserleku guztiak bete arte. Saioa streaming bidez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Dolores Redondo (Donostia, 1969) azken urteetan gaztelaniaz idatzitako literatur fenomeno garrantzitsuenetakoa den "Trilogía del Baztán" arrakastatsuaren egilea da. Serie horretako hiru liburukiak ("El guardián invisible", "Legado en los huesos" eta "Ofrenda a la tormenta") ehunmilaka irakurlerengana heldu dira. Horrez gain, mundu osoko 30 argitaletxe baino gehiagok argitaratu dute.

"Todo esto te daré" lanarekin 2016ko Planeta saria lortu zuen. Istorioa Ribeira Sacrako agertoki arranditsuan gertatzen da. Alvarok istripu bat izango du eta hil egingo da. Manuel senarrak, gorpua bera dela baieztatzera Galiziara heltzen denean, kasuari buruzko ikerketa azkarregi itxi dela ikusiko du.

Muñiz de Dávila bere familia politiko indartsuaren arbuioak ihes egitera bultzatuko du, baina Nogueirak, erretiratutako guardia zibil batek, Alvaroren familiaren kontra erabiltzen duen inpunitatearen aurkako arrazoibideak bertan jarraitzera eramango du. Lucas, haurtzaroan Alvaroren laguna zen apaiza, Manuelekin eta Nogueirarekin elkartuko da, euren ustez ondo ezagutzen zuten pertsonaren bizitza sekretua berreraikitzeko ahaleginean.