Donostia 2012ko munduko 15 helmuga turistiko gomendatuenen artean sartu du TripAdvisor bidaien webguneak

Donostia, munduko 12. helmuga gomendatuena TripAdvisorrentzat
Donostiako Udala
Actualizado: martes, 3 enero 2012 15:42

DONOSTIA, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

TripAdvisor (www.tripadvisor.es) bidaien webguneak argitaratu duenez, Donostia 2012ko munduko 15 helmuga turistikoa gomendatuenen artean dago, eta, hain zuzen ere, 12. gomendatuena da. Gainera, zerrendan agertzen den Estatu espainiarreko hiri bakarrra da.

Zerrenda azken urtean bidaiariek egindako iruzkinetan oinarrituta dago, eta 2012ra begira erabiltzaileen artean interes handiena piztu duten helmugak jasotzen ditu, Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez.

Donostiarekin batera, zerrenda horretan agertzen dira, hurrenkera honetan, Tallin (Estonia), Riga (Letonia), Mosku (Errusia), Zurich (Suitza), Fethiye (Turkia), Seminyak (Bali, Indonesia), Vilnius (Lituania), Austin (Texas, AEB), Chania (Kreta, Grezia), Cahweng (Malaysia), Bordele (Akitania, Frantzia), Lyon (Frantzia), Essaouira (Maroko) eta Mendoza (Argentina).