Donostia 2016 Bidasoaldean aurkezteko ekitaldia irailaren 17an egingo da

Actualizado: jueves, 10 septiembre 2015 13:21

DONOSTIA, 10 (EUROPA PRESS)

   Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu proiektua Bidasoaldean aurkezteko ekitaldia izango da irailaren 17an Irungo Oiasso Museoan, 19:30etik aurrera. Bertan, herritarrek izan ohi dituzten zalantzak argitu nahi ditu DSS2016EUk, hala nola "zer da Donostia 2016?", "zer programazio izango da 2016an?" edo "nola hartu ahal izango dut parte?" bezalako galderak erantzunez.

   Oraingoan, Donostia 2016ko arduradunek arreta berezia jarriko dute Bidasoaldearekin lotura zuzena edo zeharkakoa izango duten proiektuen aurkezpenean. Izan ere, Donostia 2016 proiektuak Donostia hiritik haratago doan lurraldea barne hartzen du. Horrela, besteak beste, 2016 Bidea eta Mugaenea proiektuak aurkeztuko dira.

   Ekitaldia elebiduna izango da eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango du. Pablo Berastegui Donostia 2016ren zuzendari orokorra, Xabier Paya Donostia 2016ren programa zuzendaria, Juncal Eizaguirre Irungo Udalaren Kulturako ordezkaria eta Mertxe Urteaga Oiasso Museo Erromatarraren zuzendaria ekitaldian egongo dira. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.