Donostia 2016k 30 proiektuk osatutako programazio aurrerapena argitaratu du

Actualizado: jueves, 9 abril 2015 13:27

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Donostia 2016 lantaldeak proiektuaren lanerako ildo nagusiak eta aurten eta datorren urtean garatuko diren 30 proiektu barne hartzen dituen argitalpen bat prestatu eta argitaratu du. 72 orrialdeko argitalpena apirilaren 16an emango da lurraldeko hainbat kioskotan.

   Donostia 2016k jakinarazi duenez, programazioaren gehiengoa, hau da, 2016. urteko egitarauaren zehaztapen ia osoa, dokumentu zabalago batean argitaratuko da datorren udazkenean, Europako Kultur Hiriburutza Urtea iritsi aurretik.

   Esteka honetan aurki daiteke Donostia 2016ko prestatu eta argitaratu duen programazio aurrerapena: http://dss2016.eu/images/albisteak/2015_apirila/AVANCE_DSS2016EU_ES_WEB.pdf