Donostia 2016ko inaugurazioan parte hartuko duten erakundeek bilera egin dute

Koordinazio bilera egin dute
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: miércoles, 13 enero 2016 13:53

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Urtarrilaren 23an egingo den Donostia 2016 hiriburutzaren inaugurazio ekitaldia zehazteko koordinazioa bilera egin da asteazken honetan, Eneko Goia alkatea buru zela. Irekiera ekitaldian parte hartuko duten erakunde guztien ordezkariak egon dira bileran.

   Donostia 2016, Hiri mantentzea, Mugikortasuna, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Euskara Zerbitzua, Komunikazioa, Produkzioa, Protokoloa, Donostia Turismo, Ertzaintza, Babes Zibila, Dbus, Donostia Kultura eta boluntariotza izan dira inaugurazioaren ekitaldiaren zehaztasunak biribildu dituzten udal zuzendaritzetako eta erakunde autonomoetako ordezkariak.

   Donostiako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Donostia 2016ko inaugurazioaren ekitaldi nagusiaren eraginaren berri emango dute udal arduradunek datorren astelehenean, hilaren 18an.