Donostia 61. Zinemaldiak ireki du filmen on line izen-ematea

Actualizado: lunes, 28 enero 2013 14:10

DONOSTIA, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioan parte hartu nahi duten filmek lehenengo hautaketarako on line izena emateko epea irekita dute dagoeneko, eta eskaerak uztailaren 16ra arte jasoko dira. Donostia 61. Zinemaldia irailaren 20tik 28ra ospatuko da aurten.

Zinemaldi donostiarretik adierazi dutenez, parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izena emateko lineako formularioa bere webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com.