Donostia, Irun (Gipuzkoa) eta Sopuertako (Bizkaia) etxebizitzatan gertaturiko sute bana itzali dute

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 10 febrero 2012 11:27

BILBO 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Donostia, Irun (Gipuzkoa) eta Sopuertako (Bizkaia) hiru etxebizitzatan izandako suteak itzali dituzte gaur gauean. Suteek ez dituzte zauritu larririk eragin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Lehenengo sutea gauerdi aldera hasi da Irungo Arbeso Errota kalean kokaturiko etxebizitzen eraikin bateko laugarren solairuan. Sugarren ondorioz eraikinean bizi diren 30 bat lagunak kalera atera behar izan dituzte, eta pertsona bat Bidasoako Eskualde Ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Oraindik ez dakite sua zergatik hasi den, eta laugarren solairuko etxebizitzetako bateko sukaldea kaltetu du gehienbat.

Bigarren sutea goizaldeko 5:30 aldera izan da Donostiako Losamezketa kalean, zortzigarren pisu batean. Pertsona bat erietxe batera eraman dute kea arnastu duelako. Goizeko 7:00etarako sua kontrolatu dute jada, eta kanpora atera dituzten auzokideak euren etxebizitzetara itzuli dira.

Azkenik, goizeko 6:45ean, beste sute bat izan da Sopuertako La Baluga auzoko hiru solairuko eraikin bateko beheko solairuan. Kasu honetan, kea arnastu duen pertsona bat artatu dute tokian bertan.

Contenido patrocinado