Donostia Zinemaldirako hilabete falta delarik, ezagutzera eman dituzte Sail Ofizialean lehiatuko diren film guztiak

Liu Jie txinatarraren "Bao bei er / Baby" filmeko fotograma.
DONOSTIA ZINEMALDIA
Actualizado: viernes, 17 agosto 2018 13:07

DONOSTIA, 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa hasteko hilabete falta delarik, gaur eman dituzte ezagutzera Sail Ofizialean urrezko maskorra lortzeko lehiatuko diren azken sei filmak: Louis Garrel frantziarraren 'L'homme fidèle / A Faithful Man', Liu Jie txinatarraren 'Bao bei er / Baby', Brillante Mendoza filipinarraren 'The Right to Kill', Peter Strickland ingelesaren 'In Fabric', Felix Van Groeningen belgiarraren 'Beautiful Boy' eta Tuva Novotny norvegiarraren 'Blind Spot'.

Horrenbestez, antolatzaileek dagoeneko ezagutzera eman dituzte Sail Ofiziala osatuko duten 18 filmak, lehiaketaz kanpo parte hartuko dutenak (Enrique Urbizu eta Jorge Doradoren 'Gigantes') eta proiekzio bereziak (José Luis Cuerdaren 'Tiempo después' eta Telmo Esnalen 'Dantza'). Zinemaldiko antolatzaileek aditzera eman dutenez, datozen asteetan iragarriko dute zein izango den amaierako filma.