Donostiak bere turismo-eskaintza aurkeztuko du Milango BIT Azokan

Actualizado: viernes, 18 febrero 2011 17:41

DONOSTIA, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Donostia Turismo erakundea hiriburu gipuzkoarreko turismo-eskaintza aurkeztuko du gaurtik igandera bitartean Milango BIT Azokan. Hiru egunetan zehar, erakunde turistikoak Donostia sustatuko du norako turistiko gisa sektore turistikoaren nazioarteko elkargune honetan.

BIT, Italiako turismo-azoka nagusia izateazz gain, nazioarteko mailan turismoaren industriak duen hitzordurik garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, Italiako turismoan Milan eragin handiko gunea da, Italiatik ateratzen diren eta nazioarteko norakoa duten bidaien %60a Milan eta ingurualdeetatik irteten baitira, Donostiako Udaletik adierazi dutenez.

Horrela, hiru egunetan zehar, Donostia Turismo, Gipuzkoa Turismorekin batera, sektoreko hainbat profesional ezberdinez osaturiko erakusleihoan sustatuko da: bidaia-agentziak, bidaietan espezializatutako komunikabideak, touroperadoreak eta turismoarekin erlazionatutako hainbat zerbitzu eta abar.

Eustaten datuen arabera, azken urtean merkatu italiarra indarberritu egin da eta gaur egun, Donostiako turismoarentzat Europako laugarren merkatu igorlea da, urtean 10.200 bisitari baino gehiagorekin. Halaber, azpimarratzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, 2010ean %14 igo dela bidaiari italiarren sarrera.