Donostiako 12 kaletako galtzadak berritzen hasiko dira hilabete barru

Publicado: miércoles, 17 enero 2018 14:09

DONOSTIA, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Miguel Angel Diez Donostiako Udaleko Mantentze Lanetako eta Bide Publikoetako zinegotziak jakinarazi du 2017ko Aglomeratu Kanpainaren esleipena onartuko dela ostegunean, eta, horri esker, hilabete barru, hiriko 12 kaletako zoladura berritzeko lanak hasiko dira. Obrak Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresari esleitu zaizkio, 666.823,99 euroan.

Hain zuzen, Vitoria-Gasteiz eta Artolategi kaleen, Ategorrieta hiribidearen, Izostegi pasealekuaren, Mikeletegi pasealekuaren, Mirakontxa pasealekuaren, Sanserreka pasealekuaren, Txingurrianea pasealekuaren, Foruen pasealekuaren, Errotaburu pasealekuaren, Mons pasealekuaren eta Zarategi pasealekuaren galtzadak berrituko dira.

Diezen hitzetan, obrak "12-15 aste iraungo dutela aurreikusten da, hau da, 4-15 egun kaleko, baina kontuan hartu behar da beti eguraldi txarraren ondorioz lanen amaiera atzeratu egin daitekeela".

12 kaleotako zoladura oso hondatuta dago eta pitzadura, zulo eta soiltzeak dituzte. Gainera, kasu batzuetan luzetarako eta zeharkako zartadurak dituzte, baita ondulazioak ere.