Donostiako 46. Heineken Jazzaldiak ostiralean hasiko du bertoko taldeen hautaketa prozesua

Actualizado: miércoles, 19 enero 2011 18:36

DONOSTIA, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako 46. Heineken Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketa prozesua ostiral honetan hasiko da, eta guztira 16 taldek hartuko dute parte Victoria Eugenia Club aretoan, Altxerrin eta Forum FNAC-en izango diren kontzertuetan. Aukeraketa prozesua apirilera arte luzatuko da.

Jaialdi donostiarretik prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, emanaldi guztiak doakoak izango dira. Victoria Eugenia Clubeko kontzertuetarako gonbidapenak antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira kontzertuaren egun berean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Horrela, Lakuntza Brothers taldeak ekingo dio ostiral honetan hautaketa prozesuari, Victoria Eugeniako Club aretoan; hurrengo egunean, Gregario de Luxe taldearen txanda izango da, toki berean. Stay Blues taldeak urtarrilarean 24an joko du, Victoria Eugenia Club aretoan, eta Acido C taldeak Altxerrik emango du kontzertua, urtarrilaren 27an.

Nevermind Triok otsailaren 3an joko du, Altxerrin, eta ondoren etorriko dira Ornetillos (otsailak 4, FNAC), Donostiako Musika Eskola (otsailak 9, Victoria Eugenia Club), Debako Musika Banda (otsailak 16, Victoria Eugenia Club), Citric (otsailak 17, FNAC), Los Wachisneis (otsailak 24, Altxerri), Lizana Group (martxoak 3, Altxerri), De 2 en Blues Band (martxoak 11, FNAC), Caraband (martxoak 17, FNAC), Jeronimo Martin Sexteto (martxoak 24, Altxerri), Frida Pipol (apirilak 1, FNAC) eta Dynamic Trio (apirilak 6, FNAC).