Donostiako 47. Heineken Jazzaldirako sarrerak martxoan jarriko dira salgai

Bobby McFerrin Jazzaldian izango da
Foto: EP/TEATROCERVANTES
Actualizado: lunes, 13 febrero 2012 14:03

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Donostiako 47. Heineken Jazzaldian parte hartuko duten lehen artistek "ikusmin handia" sortu dutenez, antolatkuntzak kontsulta asko jaso ditu sarreren salmentaren inguruan, eta horregatik, sarrerak martxoan jarriko direla salgai jakinarazi du. Data zehatzaren eta erosketa egiteko bidearen berri beranduago emango da. Jazzaldi donostiarra uztailaren 19tik 23ra ospatuko da.

   Aurtengo programaren aurrerapenean jaialdiaren antolakuntzak izen handien presentzia baieztatu du, horien artean Antony (40 musikarik osatutako Et Incarnatus euskal orkestrak lagunduta), Bobby McFerrin Yellow Jackets taldearekin, Jamaican Legends (Monty Alexander, Ernest Ranglin eta Sly & Robbie), Marc Ribot, Ray Gelato, Ninety Miles (Nicholas Payton, Stefon Harris eta David Sanchez) eta Peter Evans.

   Antolakuntzak adierazi du programa oraindik ez dagoela osatua eta orain arte esandako artistei beste batzuk gehituko zaizkiela. Jaialdiak baieztatuta daudenean emango du horien berri.