Donostiako 48. Heineken Jazzaldian joko duten bertako taldeak aukeratzeko kontzertuak urtarrilaren 22an hasiko dira

Actualizado: viernes, 18 enero 2013 14:08

DONOSTIA, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako 48. Heineken Jazzaldian joko duten bertako hamar taldeak aukeratzeko prozesua aurrera doa, eta beti bezala, talde horiek aukeratzeko jendaurreko kontzertuak egingo dira, urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 12an bukatuz, antolakuntzak jakinarazi duenez. Jaialdia uztailaren 24tik 28ra ospatuko da.

Aurten aurkeztutako 40 proposamenen artean, eta taldeek bidali dituzten grabazioetan oinarrituta, 48. Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeak 15 talde hautatu ditu Donostian urtarrila eta apirila bitartean kontzertuak eskaintzeko. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzordeak, kalitate artistikoa eta publikoaren erreakzioa baloratuta, hamar talde aukeratuko ditu aurtengo jaialdiaren programazioan sartzeko.

Kontzertuak FNACeko Forum gunean, Altxerri tabernan eta Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango dira, doako sarrerarekin (Club aretoaren kasuan gonbidapenak jaso beharko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan).

Hautaketa konztertu hauetan parte hartuko duten taldeak ondorengo hauek dira: Guagua&Co Latin Ensemble, Sky Beats, Seminal Jazz, Maldataskull Trio, Pablo Campos Trio, De 2 en Blues Band, Z-Bone Project, The Soulbros, La Prima Janis, The Rising Circus, Gintonic, Roberto Nieva With Strings, North Atlantic Jazz Connection, Borja Arias Trio eta Paul San Martin.