Donostiako 73. Musika Hamabostaldirako sarreren salmenta ostiralean hasiko da

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 24 mayo 2012 19:30

DONOSTIA 24 May. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Musika Hamabostaldiko Lagunei bereziki zuzendutako bonu eta sarrerak erosteko epea behin bukatuta, jaialdiak bere 73. ediziorako sarrera arrunten salmentari ekingo dio ostiral honetan, maiatzaren 25ean.

Abuztuaren 2tik irailaren 3ra ospatuko den Hamabostaldiak, aurreko edizioetan izandako "Lagun" kopuru berbera mantentzeak eragin dion "poztasunez" ekingo dio epe berri honi, antolatzaileek prentsa ohar bidez adierazi dutenez.

Horrela, 73. Musika Hamabostaldirako sarrerak ohiko salmenta lekuetan eskuratu ahal izango dira, hau da, internet bitarteko dela(www.quincenamusical.com eta www.kutxa.net), Telekutxan (943 00 12 00 sarrera salmentarako zerbitzua erabiliz), Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta Kursaalen leihatilan. Salmenta sistema guztiak ostiral goizeko 11:30ean jarriko dira martxan.

Contenido patrocinado