Donostiako alkateak Carme Chacón Defentsako ministra espainolarekin bilkura eskatu du

Actualizado: martes, 9 agosto 2011 19:33

BILBO, 9 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostiako alkatea den Juan Karlos Izagirrek, bilkura eskaria egin dio Defentsako Ministeritza espainolari duela gutxi. Aipatutako bilera, Carme Chaconekin egin nahi duena, joan den astean eskatu bazen ere, gaur egin da eskaera ofiziala, hau da, idatzizko eskaera.

Donostiako alkateak hiriburuari zuzenean eragiten dioten bi gai zehatzen inguruan aritu nahi du Defentsa Ministeritzarekin, batetik Lore-Tokiko Zalditoki Militarraren inguruan, eta bestetik, Loiolako koartel militarrari buruz, hain zuzen ere.

Aurreko legegintzaldietatik ere Donostiako Udal Gobernuak hartu-emanak izan ditu Defentsa Ministeritzarekin. Orain, baina, bultzada berezia eman nahi zaie bi gai horiei, Donostiarentzat interes handiko gaiak baitira honako hauek. Zehazki, Udal Gobernuak lur-sail hauek berreskuratu nahi ditu donostiarren beharrei erantzun diezaien.