Donostiako Aquariumak 63 haur errusiar gonbidatu ditu instalazioak bisitatzera

Actualizado: viernes, 7 enero 2011 18:43

DONOSTIA, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Aquariumak Gabonetako jaiak euskal harrera-familiekin igarotzen ari diren 63 haur errusiar gonbidatu ditu gaur bere instalazioak bisitatzera.

Vicente Zaragüeta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoaren presidenteak egin die harrera Aquarium donostiarrean haur errusiarrei. Ongietorriaren ondoren, Aquariumaren instalazio berriak eta bertan dauden 300dik gora espezieak bisitatu dituzte.

Haurrak Errusiako toki ezberdinetatik datoz, besteak beste, Murmmansk, Mendebaldeko Siberia, Volvograd edota Briansk, eta urtarrilaren 17ra arte egongo dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako harrera-familiekin.