Donostiako emakumezko zortzi talde goi mailan daude

Donostiako emakukeen kirol taldeetako ordezkariak udaletxean
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: martes, 7 marzo 2017 13:12

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

Donostia Kirola erakundeak egindako ikerketa baten arabera, hirian zortzi dira goi mailan dauden emakumezkoen taldeak: BeraBera (eskubaloia), Real Sociedad (belar hockeya eta futbola), IDK-Gipuzkoa (saskibaloia), Atlético SS (atletismo eta softbola), Txuri Urdin (izotz hockeya) eta Txuri Berri Curling (Curling).

Donostia Kirolaren mota honetako laugarren azterketa da, eta taldekako kirol modalitatetan parte hartzen duten taldeak aztertu dira (futbola, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, boleibola, waterpoloa, errugbya, izotz hockeya, softbola, curling eta areto futbola), baita atletismoa eta igeriketa ere, kluben arteko maila ezberdinetako lehiaketa baitago kirol hauetan.

Horrela, kirol horietako maila altuenean emakumeen taldearen bat duten Estatuko 77 hirien sailkapenean hirugarren postuan dago Donostian, Bartzelonaren (13 talde goi mailan) eta Madrilen (13) atzetik.

Goi mailako emakumeen taldeen kopurua herri bakoitzeko biztanleriaren arabera aztertzen bada, Donostia lehen postuan dago Estatuko hiriburuen artean, 22.522 biztanleko talde batekin, talde kopuru gehien dituzten hiriburuetako datuetatik oso urruti (Bartzelona 123.879 biztanleko talde bat eta Madril 248.769 biztanleko talde bat). Bigarren postua Gironak du (bi talde), 48.793 biztanleko talde baten ratioarekin.

Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin alderatuta, Donostia lehen postuan dago, bai taldeen kopuruari dagokionez, bai biztanleko taldeen ratioari dagokionez. Gehien hurbiltzen den hiria Gasteiz da, hiru talderekin eta 82.104 biztanleko talde bat; gero Iruña bi talderekin eta, azkenik, Bilbo talde batekin.

Analisi kuantitaboez gain, Donostiako emakumeen taldeen "emaitza onak" ere azpimarratu ditu azterketak. Aurreko denboraldian, Donostiako hiru taldek ligako titulua (Bera Bera eskubaloia eta Atletico-SS Softbola) edo Espainiako Txapelketa (Txuri Berri Curling) eskuratu zuten. Bakarrik Bartzelonak, bere emakumeen taldeek lortutako hiru ligako tituluekin, Donostiaren parean jartzea lortu zuen.

BANAKAKO KIROLAK

Bestalde, banakako kiroletan "emaitza bikainak" lortu zituzten goi mailako neska kirolari batzuk Espainiako zein nazioarteko txapelketetan: Naroa Agirre, Nora Orduña, Trihas Gebre, Maria Mujika eta Uxue Fraile (atletismoa), Clara Azurmendi, Nerea Diaz, Blanca Ibeas eta Miren Azkue (badmintona), Naroa Perez, Carla Perez, Paula Lasarte, Maria Fraile eta Violeta Orlando (gimnasia erritmikoa), Aiora Arrillaga (judoa), Ainhoa Olarra (Golf), Irati Goikoetxea, Miren Lazkano, Irene Egües, Irene barba, Olatz Arregi, Amaia Mediero, Marta Barba (piraguismoa), Enara Ibarburua, Olatz Garmendia (Kayak-Surf) eta Ane Zulaika (SUP).

Donostia Kirolaren arabera, hiriko emakumeen kirolaren osasun on hau emakumeen artean kirola bultzatzeko lanean ari diren hiriko kirol klub ugariren lanaren ondorioa da.

Horrela, Donostia Kirolak klub hauek laguntzen jarraituko du ekintza ezberdinekin, besteak beste, emakumeen kirolari presentzia gehiago emateko ekitaldiekin, diru laguntzak emateko zein kirol guneen erreserbak egiterakoan lehentasunezko irizpideak mantenduz edo goi mailako taldeei dirulaguntzen kopurua handitzea. 2017an 130.000 euro banatuko dira talde hauen artean.