Donostiako Enplegu Azokak 300 lan aukera baino gehiago eskainiko ditu ekainaren 5ean eta 6an

Europa Press País Vasco
Actualizado: domingo, 27 mayo 2012 14:19

DONOSTIA 27 May. (EUROPA PRESS) -

Donostia Sustapena erakundeak antolatzen duen Enplegu Azoka ekainaren 5 eta 6an izango da eta 300dik gora lan aukera eskainiko ditu, enplegu burtsetako beste 23 lanpostuez gain. Eskatzaileen kopurua 1.026 pertsonakoa da eta guztira 1.935 eskaera bideratu dituzte.

Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Enplegu Azokara 34 enpresa joango dira, eta beste bost enpresak ez dute elkarrizketarik egingo baina eskaintzak aurkeztuko dituzte.

Donostiako Udaleko Sustapen zinegotzi Josu Ruizek adierazi duenez, krisi garai hauetan, "erakundeek inoiz baino gehiago lagundu behar dugu eta Sustapenetik dugun guztia jarri dugu hirian langabeziak atzera egin dezan"."Ahalegin honen adierazgarri aurten ezarri dugun Ekonomia Sustatzeko Plana da, 1.100dik gora lanpostu sortzeko helburuarekin", gaineratu du.

Contenido patrocinado