Donostiako euskalgintzaren esku utzi du Gipuzkoako Aldundiak Hernani kaleko bulegoa

Hiriaren erdialdean izango da aurrerantzean Bagera
Foto: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 28 enero 2015 15:14
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Donostian euskara indartzeko lankidetza abiarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta hiriko euskalgintzak, eta horrela, foru erakundeak Hernani kalean duen bulegoa udalaren esku utzi du, lagapen baten bidez, euskararen normalizazioaren zerbitzura jar dezan.

   Bagera elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Donostiako Udalak elkarteari utziko dio lokala hamar urterako, bere jarduna modu egokian egin dezan. Bagera elkarteak Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskara normalizatzeko ekimenak bideratzen ditu.

   Bulegoaren emate ekitaldia izan da asteazken honetan, lokalean bertan, eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendariak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Dani Goñi Bagera elkarteko lehendakariak parte hartu dute.

   Lokalaren lagapenak euskararen garapena indartzeko balio duela adierazi du Etxeburuak. "Donostiako euskalgintzak baliabide hobeak izango ditu orain. Azken batean, hizkuntzaren normalizazioa nahi badugu, herri erakundeoi dagokigu era horretako ekimenak indartzen laguntzea", esan du.

   Donostiako alkateak Bagera elkarteari eskerrak eman dizkio, 1991. urtetik egindako lanagatik, eta horrelako ekimenei "erraztasunak" eman behar zaizkiela azpimarratu du.

   Urteetan Donostiako erdigunetik aparte samar izan du egoitza Bagerak, eta horrek hainbat arazo eta zailtasun ekarri dizkio. Horregatik eskatu zuen hiriaren erdialdera aldatzeko.