Donostiako Gabonak Zuretzat programarako ekintzak proposatzeko epea ireki dute

Actualizado: viernes, 22 septiembre 2017 13:28

DONOSTIA, 22 Sep. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udaleko Gazteriak Gabonak Zuretzat programa antolatu nahi du aisialdi elkarteekin, haurtxokoekin, gaztelekuekin, Donostia Kulturarekin eta beste zenbait erakunderekin batera, eta, programan parte hartzeko eta ekintzak proposatzeko izena emateko epea ireki du urriaren 16ra arte.

Horrela, haur, nerabe eta gazteei zuzenduriko ekimenek osatuko dute egitaraua. Horretarako, Donostiako Gazteriak eragileei ekimenera batzeko gonbita egin die, eta "hainbat gastu" bere gain hartuko dituela jakinarazi du.

Programaren aurtengo helburuetako bat da nerabeentzako jarduera eskaintza indartzea. Horrela, Donostiako Gazteriak deialdi berezia egin die 12-17 urteko adin tartean lan egiten duzuenei. Gabonak Zuretzat programan parte hartzeko interesa duen edonork 943 481 909 telefonora deituz egin dezake, edo, bestela, gazteria@donostia.eus posta elektronikora idatziz.