Donostiako Musika Hamabostaldiak akordioa sinatu du EtxEKOlanda proiektuarekin

Actualizado: jueves, 6 marzo 2014 14:28
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 6 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Musika Hamabostaldiak akordio bat sinatu berri du Cristina Enea Fundazioak eta Donostia Kulturak bultzatzen duten EtxEKOlanda proiektuarekin, 2010. urtean ingurumenarekin hartu zuen "konpromiso sendoaren" baitan.

   Horrela, musika jaialdiak ekimen hau aurrera eramateko beharrezkoa den materiala erosten lagunduko du (haziak, lurra, loreontziak..), eta akordioaren bukaera bezala, EtxEKOlandaren egoitzetako batean kontzertu bat antolatuko da ekainaren 14an, Musika Hamabostaldiko arduradunek jakinarazi dutenez.

   EtxEKOlanda egitasmoaren helburua da hiri eta etxeetako baratze ekologikoak lantzen eta diseinatzen hasteko interesa duten pertsona guztientzat topaleku izatea. Gainera, Donostiako Eskolako Agenda 21 ingurumen sentsibilizazioaren programaren testuinguruan, hiriko baratzen erabileran eta sentsibilizazio ekologikoan prestakuntza praktikorako egitasmoetan parte hartzeko aukera eskaintzen die ikastetxeei.

   Akordio hau, 2010. urtean Musika Hamabostaldiak ingurumenarekin hartu zuen "konpromiso sendoaren" baitan dago. "Hamabostaldi Berdea" ekimena aitzindaria da musika klasikoko jaialdien esparruan, eta bere helburu nagusia jaialdian parte hartzen duten artistak, bertako langileak eta publikoa bera ere kontzientziatzea da, ingurumenaren alde egin eta eragin negatiboak murrizteko ahalegina egin dezaten.

   Modu honetan, Musika Hamabostaldiak parte hartu duen proiektu eta elkarteak, Accionatura (2010), ADENA/WWF (2011), Haritzalde (2012) eta EtxEKOlanda (2013/2014) dira.