Donostiako Oefeoiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak Basauriko Social Antzokia berrinauguratuko dute bihar

BOS (goian) eta Donostiako Orfeoia
BOS/DONOSTIAKO ORFEOIA
Actualizado: viernes, 25 febrero 2011 18:14

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) berrinauguratuko dute Basauriko Social Antzokia, bihar emango duten kontzertuarekin. Emanaldia Ruben Gimenok zuzenduko du eta programan Guridiren "Cuadros vascos" eta Beethovenen "Bederatzigarren Sinfonia" entzun ahal izango dira. Bakarlariak, Naroa Intxausti sopranoa, Maria Jose Suarez mezzosopranoa, Andeka Gorrotxategi tenorea eta Christopher Robertson baxua izango dira.

Kontzertua 2010eko azaroaren 20an izatekoa zen, baina Social Antzokia berriztatzeko lanak atzeratu egin zirenez, kontzertua ere atzeratu egin behar izan zen. Basauriko Udalak egin ditu aretoko zaharberritze lanak eta orain 800 eserleku izango ditu (lehen baino 52 gehiago). Eszenako kaxa eta baldintza akustikoak ere hobetu dira.

Abestatza donostiarreko iturriek jakinarazi dutenez, Donostiako Orfeoia eta BOS 17 aldiz aritu dira elkarrekin; lehenengoa 1941ean izan zen eta azkena 2008an. 2007an bi taldeek elkarrekin interpretatu zuten Beethovenen "Bederatzigarren Sinfonia" Alvaro Albiach maisuak zuzenduta Bilboko Euskalduna Jauregian.