Donostiako Orfeoiak bi emanaldi eskainiko ditu bihar Cascanten (Nafarroa)

Donostiako Orfeoia Cascanten izango da bihar
DONOSTIAKO ORFEOIA
Actualizado: viernes, 1 abril 2011 12:03

DONOSTIA, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoiak emanaldi bikoitza egingo du bihar Cascante herri nafarreko Jasokundearen elizan. Lehen saioan, 18:30etan, Francisco Perez Gonzalez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikuak emango duen mezan parte hartuko du, Bach, Mendelssohn eta Mozart-en eliz musikako obren lau zati interpretatuz.

Bestalde, koru donostiarreko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, bigarren emanaldia 19:30etan hasiko da, eta honetan ere eliz musika entzun ahal izango da, Sainz de Alfaroren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifon organo-jotzailearen partaidetzarekin.

Donostiako Orfeoiak Cascanten eskainiko duen bigarren kontzertuan, Madina, Rossini, Mendelsshon, Casals, Brahms, Busto, Faure, Uruñuela eta Haendelek piezak entzun ahal izango dira.