Donostiako Orfeoiak bi emanaldi eskainiko ditu larunbatean Cascanten (Nafarroa)

Donostiako Orfeoia
DONOSTIAKO ORFEOIA
Actualizado: martes, 29 marzo 2011 16:10

DONOSTIA, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoiak emanaldi bikoitza egingo du datorren larunbatean Cascante herri nafarreko Jasokundearen elizan. Lehen saioan, 18:30etan, Francisco Perez Gonzalez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikuak emango duen mezan parte hartuko du, Bach, Mendelssohn eta Mozart-en eliz musikako obren lau zati interpretatuz.

Bestalde, koru donostiarreko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, bigarren emanaldia 19:30etan hasiko da, eta honetan ere eliz musika entzun ahal izango da, Sainz de Alfaroren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifon organo-jotzailearen partaidetzarekin.

Donostiako Orfeoiak Cascanten eskainiko duen bigarren kontzertuan, Madina, Rossini, Mendelsshon, Casals, Brahms, Busto, Faure, Uruñuela eta Haendelek piezak entzun ahal izango dira.