Donostiako Polloeko hilerrian egingo diren ibilaldi gidatuak igandean hasiko dira

Hilerriko sarrera
DONOSTIAKO APEZPIKUTZA - Archivo
Actualizado: martes, 25 septiembre 2018 13:50

DONOSTIA, 25 Sep. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Polloeko hilerrian egingo diren ibilaldi gidatuak igandean hasiko dira, irailaren 30ean, eta historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da ezagutzeko aukera eskainiko dute. Ibilaldiak euskaraz izango dira, doan, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Oh My Walk! elkartea gidatuko dituen ibilaldi kulturalek 90 minutuko iraupena izango dute, eta "hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonaia ezagunen historian" murgiltzeko aukera eskainiko diete parte hartzaileei.

Lehen ibilaldia igandean izango da, goizeko 11.00etan, eta ondorengoak, urriaren 21ean (11.00etan), azaroaren 11an (11.00etan) eta abenduaren 15ean (17.00etan). Izena ematea derrigorrezkoa da, eta polloe@donostia.eus helbide elektronikora idatziz edo 943 48 35 40 telefono zenbakira deituz egin daiteke. Ibilaldiek pertsona kopuru mugatua izango dute: bost gutxienez eta hamar gehienez. Topagunea hilerriaren sarrera nagusian izango da, eta euria egiten badu ere ibilaldia egin egingo da.