Donostiako Udal Gobernuaren programa eta kudeaketa plana, udazkenerako

Actualizado: lunes, 20 julio 2015 14:29

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

   Eneko Goia Donostiako alkateak udazkenean gobernu programa eta kudaeketa plana aurkezteko konpromisoa hartu du astelehen honetan, uztailaren 21ean. Hain zuzen, gobernu programari atxikitako kudeaketa plana aurkeztuko du, betiere, EAJren eta PSE-EEeren arteko gobernu akordioan hartutako 16 konpromisoak betetzeko.

   Hala jakinarazi du Goiak Donostiako Udal Gobernuko zinegotzi-delegatuek batzorde informatiboetan egin dituzten agerraldietan. Zinegotzi-delegatuek sail bakoitzaren lan-ildoak zehaztu dituzte agerraldiotan.

   Horrela, alkateak azaldu du bere helburua dela legealdirako gobernu programa osoa egitea hurrengo hilabeteetan eta udazkenean aurkeztea. Ildo horretan, programaren oinarria EAJk eta PSE-EEk sintutako "Donostiaren Aldeko Hitzarmena" dokumentua izango dela gaineratu du; bertan, 16 ildo estrategiko zehazten dira.

   Halaber, Donostiako alkateak azaldu du gobernu programari atxikituta kudeaketa plana egingo duela, betiere, programan zehaztutako helburuak betetzeko eta programa betetzeko kontrola egiteko baliabideekin betetzeko.

   Era berean, azpimarratu du mantentze lanak eta giza baliabideak direla indartu beharreko arloak. "Mantentze lanetan udal egituran zuzendaritza berria egin dugu, eta giza baliabideen arloan, merezi du denbora eskaintzeak udalaren antolaketari eta udal langileei. Eta azken hau, Presidentzia arloak egingo du", azaldu du.

   Udalaren ekonomia egoerari buruz, "ona" dela esan du, baina badagoela "zer kritikatu", hain zuzen ere, "inbertsioen exekuzioa, bai diru sarreren, bai gastuen ataletan". Horrenbestez, Donostiako alkateak diru-sarrerei buruz zehaztu du, exekuzio maila %49,81 dela, eta gastuen exekuzio-maila %48,72. Gainera, inbertsioei buruz azpimarratu du exekuzio maila %59,67 dela, baina esleitutakoak %33 dela eta amaitutakoak, aldiz, %12,18.

16 PROIEKTU

   Bestalde, Donostiako Udal Gobernuak lehenesten dituen 16 proiektuak nabarmendu ditu Goiak, hau da, 2016ko Europako Kultur Hiruburutza; Tabakalera eta Mundaizeko inguru berritzailea; Ekonomia Sustatzeko Plana eta giza garapena; Sagues berria; Donostialdeako Metroaren geltoki berriak; Carlos I kentzea; eta etxebizitza berrien parkea, gazteentzako zein nagusientzako alokairuko apartamentuak eta Loiolako Kuartela.

   Halaber, garbiketa eta hiri mantentze lanak egiteko plangintza; belaunaldi arteko plangintza, inklusibo eta solidarioa; Giza Eskubideen eta Bitartekaritza Nazioarteko Institutua eta Giza Eskubideak, Elkarbizitza eta Bakearen Batzordea; Altzako distritoa eta Igeldoko Tokiko Entitate Txikia; eta kirol instalazioak hobetzea.

   Azkenik, Martutene-Txomin, uholdeei aurre egiteko segurtasuna, Urumeako birsortzea eta garbiketa; hiri-mugikortasun jasangarria eta oinezkoentzako guneak berreskuratzea; hiri gazte eta dinamikoa; eta ondarearen balioa azpimarratzea dira gainontzeko proiektuak.