Donostiako Udala Interneteko Trafiko Isunen Ediktuen Taulan sartu da

Actualizado: jueves, 1 septiembre 2011 19:01

DONOSTIA, 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udala Trafiko Isunen Ediktuen Taulan (Testra) sartu da. Testra Interneten dagoen Trafikoko Isunen Ediktuen Taula da, eta iragarki eta ediktuen argitalpena probintzietako aldizkari ofizialetan eta udaletako tauletan ordezkatzen du.

Testra web-orri bat da eta bertan argitaratzen dira gidariaren helbidean ematerik ez diren jakinarazpenak. Lehen bezala, 20 egun izango dira horren berri izateko bide exekutibora joan aurretik. Orain errazagoa da informatuta egotea, informazioa eskuratzea errazten baitu, Donostiako Udaletik adierazi dutenez.

Internet duen edozein ordenagailutik sar daiteke Testrara, erabiltzaileak ziurtagiri digitalik edo NAN elektronikorik ez badu ere. Testra kontsultatzea doakoa da. Behin kontsultatzearekin aski da jakiteko ordaintzeko dauden isunak, trafikoren eskumena duen edozein administraziok jarritakoak.

Testra azkenengo aukera da jakiteko ordaindu gabe dagoen isun bat gainordainarekin kobratu aurretik. Etxean ematerik izan ez diren jakinarazpenak Testran argitaratzeak, Donostiako Udalari urtero 15.000 euro baino gehiago aurreztea suposatzen dio. Bertan egunero egiten dira argitalpenak eta herritarrek eguneko 24 orduetan egin ditzakete kontsultak.