Donostiako Udalak 183.000 euro bideratuko ditu behar ekonomikoak dituzten pertsonei udal tasak ordaintzen laguntzeko

Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 17:38

DONOSTIA, 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak 183.000 euro bideratuko ditu aurten beharrizan ekonomikoak dituzten pertsonei zabor bilketako, ur hornikuntzako eta saneamenduko tasak eta ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzen laguntzeko. Azken kontzeptu horretarako, 30.000 euro bideratuko ditu, eta gainerakora, 153.000 euro. Tokiko Gobernu Batzordeak ostiral honetan onartu ditu bi aurrekontu sailak.

Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotziak adierazi duenez, gizarte politikaren barruan sartzen dira laguntzok. "Udalak konpromiso sozial irmoa dauka, eta, guretzat, gizarte politikek lehentasuna dute; eta laguntza hauek ematea hor kokatzen da", azaldu du.

Albizuk gogorarazi du iaz, guztira, 3.671 familiak jaso zituztela laguntza hauek. Bere ustez, "funtsezkoa da administrazioak premia larrian direnei baliabideak eskaintzea, babestea eta laguntzea". 2013an, guztira, 1.504 familia unitatek jaso zituzten laguntzak uraren tasa ordaintzeko, 1.455 familia unitatek zaborraren tasa ordaintzeko, eta 712k OHZ ordaintzeko.