Donostiako Udalak elkartasunari keinua egiten dion 2014ko egutegia kaleratu du

Egutegiko irudietako bat
Foto: DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: jueves, 2 enero 2014 12:38

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udalak elkartasunari keinua egiten dion egutegi batekin egio dio ongietorria 2014. urteari, eta herritarrek oraindik ere aukera dute urte berriko egutegia udaletxean jasotzeko. Amaitu bitartean banatuko dituzte, Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez.

   Donostiako Udaleko Lankidetza sailak mundu zabalean bultzatzen dituen proiektuei zeharka erreferentzia egin nahi izan zaie, hainbat herrialdetako pertsonak hirian kokatuz. Jon Albizu Lankidetza zinegotziak egutegiaren bidez "justizia sozialarekiko konpromisoa" islatu nahi izan dela adierazi du.

   Mali, Pakistan, India, Tibet, Mendebaldeko Sahara, Nigeria, Palestina, Guatemala, Kenya, Ruanda eta Boliviako herritarrak agertzen dira irudietan, eta hilabete bakoitzean irudiarekin lotura daukan esaldi bat txertatu dute; tartean, Leon Tolstoi, Ghandi, Gioconda Belli, Nelson Mandela, Rigoberta Menchu eta Eduardo Galeanoren pasarteak daude. Jose Luis Garcia Madinabeitia argazkilariak egin ditu muntaiak.