Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatuko dute

Actualizado: lunes, 12 enero 2015 14:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 12 (EUROPA PRESS)

  Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute datorren asteazkenean, urtarrilaren 14an, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.

   Udalaren izenean Juan Karlos Izagirre alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldia goizeko 11:15ean izango da, Donostiako Udaletxean.

   Izagirre eta Urrutiarekin batera, Nerea Txapartegi Donostiako Udal Gobernuaren Euskara arduraduna, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria eta Erramun Osa Akademiaren idazkariordea izango dira.