Donostiako Udalak ikusgai jarriko du 20 egunez Martuteneko lurren desjabetze proiektua

Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 17:18

DONOSTIA, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak 20 egunez ikusgai jarriko du Martutene auzoan Urumea ibaian egin beharreko obra hidraulikoen aurreneko ekinaldiak erasandako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko proiektua, eta horrela, beren lurretan eragina duten pertsonek erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztekko aukera izango dute.

Proiektuak ahalbidetzen duena da desjabetzarako aukera ematea, zubia ordezkatu eta ur goretan ibaia zabaltzeko beharrezkoak diren lurrak lortzeko prozesuan akordiorik lortuko ez balitz. Hau da ostegunean premiaz bilduko den Tokiko Gobernu Batzordeak hartuko duen erabakietako bat.

Donostiako Udala azken pausoak ematen ari da URA Uraren Euskal Agentzia urtea amaitu aurretik zubi berriaren eraikuntza eta ibaiaren zabalkuntza lanak egiten hasteko bereganatzea ezinbestekoa den lurrak eskuratzeko.

Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak azaldu du Donostiako Udalak dagoeneko 3,9 milioi inbertitu dituela "lurrak eskuratu eta URAren esku jartzeko". "Izan ere, apustu hau estrategikoa da hiriarentzat eta Udal Gobernuak bere konpromisoa argi azaldu du hasieratik", gaineratu du.

Bestalde, ordezkatuko den zubiaren ondoan dagoen Martuteneko Txapel Aundi Elkartearekin akordio batera iritsi da Donostiako Udala, bere lekualdatzea posible egiteko. Gaur egun Martutene Pasealekuko 57an dago eta bertan kultur, kirol, eta gastronomia eta gizarte alorreko jarduerak egiten ditu. Udal teknikariek 614.000 eurotan baloratu dute egoitza eta Txapel Aundi Donostiako Etxegintzarena den Ander Arzelus Plazako 2 zenbakira tokiz aldatuko da.