"Donostiako Udalaren Kantutegia" lanaren lehen hiru liburukiak argitaratu dituzte

"Donostiako Udalaren Kantutegia"
DONOSTIA KULTURA
Actualizado: lunes, 24 enero 2011 16:04

DONOSTIA, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

"Donostiako Udalaren Kantutegi" lanaren lehen hiru aleak aurkeztu dituzte gaur. Obra hau Musika eta Dantza Eskola lantzen ari den euskal kantuen bilduma da, eta bere asmoa da ikasle, irakasle eta herritar guztien esku herri musika moldatua jartzea, askatasun osoz jo, kopiatu, banatu, moldatu eta birlandu ahal izateko.

Hartarako, lana 'Creative Commons' lizentziapean jarrita dago herritar guztion esku. Lizentzia horren bidez, fotokopiak egin daitezke, musika digitalizatua deskargatu edo kantak zatika edo osorik erabili, egileen baimena izanda; baldintza bakarra da materialak ez salerostea eta ondoriozko lanak lizentzia berberaz banatzea.

Materiala formatu fisikoan nahiz on line eskura daitezke: formatu fisikoa Musika eta Dantzaren Udal Eskolako liburutegian dago, eta on line bidez, berriz, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren moodle gunean.

Kanta guztiak oso ezagunak dira, eta karaoke (edo minus one) aukeraz ere hornitu dituzte, musikariak melodia jo ahal izateko kanta akonpainamendua duela. Gai bakoitzaren bi bertsio daude: bakarkakoa (hasiberrienentzat) eta taldekoa (taldean jo nahi dutenentzat).