Donostiako Udalaren webguneak zuzenean emango ditu San Sebastian eguneko ekitaldiak

San Sebastian eguneko ekitaldiak, zuzenean udal webgunean
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: viernes, 19 enero 2018 12:48

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udalaren webguneak zuzenean eskainiko ditu 2018ko San Sebastian egunaren inguruko ekitaldi guztiak, www.donostia.eus helbidean, eta herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldia, Banderaren Igoera, Haur Danborrada, Hiriko Urrezko Danborra emateko ekitaldia eta Banderaren Jaitsiera.

Modu honetan, Donostiako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, soilik klik bat egin beharko da webgunearen goialdean dagoen irudi nagusian, aipaturiko ekitaldi guztiak jarraitu ahal izateko.

Hain zuzen, ostiral honetan, Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldia (19:00etan) eta Banderaren Igoera (23:45ean) ikusi ahalko dira, eta larunbatean, Haur Danborrada (12:00etan), Urrezko Danborra emateko ekitaldia (12:30ean) eta Banderaren Jaitsiera (23:45).