Donostiako Zinemaldiak bat egin du Jafar Panahi eta Mohammad Rasoulof zinemagileen atxiloketen aurkako protestarekin

Panahi (ezkerrean) eta Rasoulof
DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Actualizado: martes, 18 enero 2011 14:29

DONOSTIA, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Zinemaldiak babesa eskaini die Jafar Panahi eta Mohammad Rasoulof zinemagileei, Irango Errepublika Islamiarreko Gobernuak sei urteko kartzela eta 20 urteko gaitasungabetze zigorra ezarri baitie biei.

Mundu osoan egindako zinema erakusteko plataforma gisa, Donostiako Zinemaldiaren ustez, "gertaera gaitzesgarri hau adierazpen askatasunaren eta bi zinemagileen eskubide indibidualen aurkako eraso latza da".

Jafar Panahi Donostiako Zinemaldian izan zen 2001. urtean eta Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusia irabazi zuen "Dayereh / The Circle" filmagatik. Bestalde, Mohammad Rasoulof Sail Ofizialean lehiatu zen 2009. urtean "Keshtzar haye sepid / The White Meadows" filmarekin eta Panahik ere parte hartu zuen bertan, muntatzaile gisa. Zinemaldiaren azken edizioan Rasoulofek ekoitziriko beste lan batek -"Gesher filma"- Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen.