Donostian egindako argazki historikoak birsortuko ditu uztaileko Energia-olatuen babesa lortu duten proiektuetako batek

Actualizado: miércoles, 19 agosto 2015 17:40

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

   Donostian egindako argazki historikoak birsortuko ditu laster Donostia 2016k sustatuko programa batek. Izan ere, dagoeneko hautatu dira dagoeneko Energia olatuak programaren uztaileko deialdiaren baitan 2016 euroko laguntza jasoko duten bost ekimenak. Herritarren kultur egitasmoak diruz laguntzeko da Donostia 2016ren programazio lerro hau.

   Ardorak, zozketaz aukeratutako herritar talde batek, bost egitasmo hauek hautatu ditu jasotako hogeita zortzi proiektuen artean:Argazki historikoak birsortzea, Elkarrizketa txikiak (bizitzari eta gizarteari buruzko elkarrizketak haurrekin), Balegur (egur hondakinekin sortutako pieza artistikoak), Picnic & Kraft (eskulan tailerrak parkeetan ), Ugandaren aldeko kontzertua.

   Halaber, abuztuaren 1etik 31ra bitartean herritarrek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek irekita daukate proposamenak bidaltzeko deialdiaren epea. Aurreko aldian bezalaxe, edonork eska ditzake 2016 euroko zein 20.160 euroko laguntzak. Komeni da gogoraraztea proiektuak nahi adina aldiz aurkez daitezkeela; hilabete batean proiektua hautatua izan ez bada, hurrengo hilabeteko deialdian berriz bidal daiteke.

   Ardorakideak irailaren erdialdean elkartuko dira berriz abuztuan zehar jasotako proiektuen artean hautatzeko.