Donostiaren "kultur eraldaketa ala hiriaren merkantilizazioa" izango da hizpide otsailaren 25ean mahai inguru batean

Actualizado: jueves, 20 febrero 2014 13:44
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

   AHTren aurkako Donostiako taldeak "azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza: kultur eraldaketa ala hiriaren merkantzilizazioa helburu?" izenburuko mahai ingurua antolatu du datorren otsailaren 25erako, astearterako, Kortxoenea gaztetxean, Donostian.

   Mahai ingurua 19:00etan hasiko da eta Santi Eraso Artelekuko eta 2009tik 2011ra Kultur Hiriburutzako zuzendari ohia, Unai Fernandez de Betoño arkitekto eta EHUko Hirigintza irakaslea eta Markel Ormazabal aktibista soziala izango dira parte hartzaileak, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Ekimena, joan den urtarrilean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Donostian egin zuen "ekintza erreibindikatibo baten ondorioz piztutako erreakzio harrigarrien haritik sortu da", hain zuzen ere, Donostiaren 2016ko Europako Kultur Hiriburutza sustatzeko Igeldoko mendi magalean jarrita dagoen "DSS 2016 EU" logo erraldoia "AHT TAV EZ" leloarekin estali eta AHTren aurkako aldarrikapena hamar egunez egon izana Kontxako badiako txoko guztietatik ikusgai.

   Hori dela eta, Donostiako Kultur Hiriburutzaren afera eta horrekin sustatzen den hiri eredua zein den eztabaidan jartzeko eta "modu kritikoan interpretatzeko" lagundu nahi duen mahai inguru hau antolatu da, hain zuzen ere, "2016ko Hiriburutzaren inguruan azken urteotan Donostiako talde sozialen artean apenas eman ez den hausnarketari eta eztabaidari bultzada bat emateko", antolatzaileek azaldu dutenez.