Donostiarrek 2018ko Urrezko Danborra aukera dezakete astelehen honetatik

Bost hautagaiak aurkeztu zituzten eguna
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: lunes, 11 diciembre 2017 11:53

DONOSTIA, 11 (EUROPA PRESS)

Donostiarrek sarean eta aurrez aurreko bozkaz aukeratuko dute 2018ko Urrezko Danborra nor den, astelehen honetatik igandera bitartean. Bost hautagai daude: Esther Ferrer, Alicia Amatriain, Dolores Redondo, Richard Oribe eta Maialen Chourraut dira izangaiak. Lehen aldia da donostiarrek bozen bidez saritua aukeratzen dutela.

Astean zehar hirian erroldatutako 16 urtetik gorako donostiar guztiek bozkatu ahal izango dute nahiago duten aukera. Bozketa www.donostia.eus udal webgunean zabaldu den atalean egin daiteke, baita bertatik bertara udalaren arreta zerbitzuen bulegoetan ere (Partaidetza Zerbitzuan eta Udalinforen bulegoetan -Altza, Easo, Morlans eta udaletxean-).

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, behin bozketa epea amaituta, irabazlearen izena jakinaraziko da eta, ondoren, Udalbatzak izena berretsi beharko du. Urtero bezala, saria urtarrilaren 20an emango zaio irabazleari.