Down Sindromea Fundazioaren langileek greba egingo dute urtarrilaren 13tik 19ra

Actualizado: lunes, 2 enero 2017 14:13

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Down Sindromea Fundazioko langileek greba deialdia erregistratu dute astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Ordezkaritzan. Lanuztea urtarrilaren 13tik 19ra izango da, "luzeagoa" izan daitekeen arren, "bidean ezer adosten ez bada". Neurria joan den ostiralean egindako langileen bilkuran erabaki zen, eta "erabaki honen alde egin zuten langileen kopurua oso nabarmena izan zen", ELA sindikatuak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Horrela dela eta, ELA eta LAB sindikatuek deituta, Down Sindromea Fundazioko langileek grebari ekingo diote "jarduera protokolo faltagatik modu bidegabean kaleratutako langile bat berriro onartzeko", eta "zerbitzuaren kalitatea bermatzeko beharrezkoa den langileen kudeaketa egitea aldarrikatzeko, Bizkaiako 400 famili-erabiltzaile baino gehiagoren mesederako".

"Bide batez, langileek prekaritatea, hitzarmen kolektiboaren ez betetzea, egutegiak ez izatea eta behin behinekotasunaren igoera ere salatuko dute", azaldu du ELAk.

Down Sindromearen eta beste adimen urritasunen arloan lan egiten duen fundazioa 1990ean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta lan esparru nagusia Bizkaian duen arren, erabiltzaileak Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoan daude. Fundazioak 25 urte baino gehiagoko historia du eta hau grebara deitu den lehen aldia da.