Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 12:55
EuskoTren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen sozietate publikoak Durango eta Zaldibar arteko (Bizkaia) trenen ohiko zerbitzua bi tren gehiagorekin indartuko du, irailaren 6tik aurrera hainbat ikastetxeetan ikasturtea hasiko delako.
Tren horiek eskola-egunetan ibiliko dira ohiko geldialdiak eginez eta ordutegiak honako hauek izango dira: Durango-Zaldibar noranzkoan, zerbitzu gehigarria astelehenetik ostiralera 7:23an irtengo da, eta Zaldibar-Durango noranzkoan, zerbitzu gehigarria 7:45ean irtengo da.
EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez, informazio gehiago jaso daiteke ohiko geltokietan eta geralekuetan, 902 543 210 telefono zenbakian eta www.euskotren.es webgunean.