Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak Zipren egingo den Stamp Project europar mintegian parte hartuko du

Durangoko Plateruena
KULTURA LIVE
Publicado: viernes, 28 abril 2017 10:09

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak Europako Musika Kontseiluak bultzatutako Stamp Project ekimenean parte hartuko du, Nikosian (Zipre), ostiralean eta larunbatean, apirilaren 28an eta 29an. Kultura Live elkarteko eta Europako Live DMA elkarteko bazkidea da herri bizkaitarreko aretoa.

Kultura Live elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, Europako herrialde ezberdinetan musikaren sektorean formakuntza profesionala eta enpresa joerak bultzatzeko lanabesak sortzeko proiektua da Stamp Project.

Nikosian egingo den mintegian, Live DMA elkartearen ordezkaritza lanak egingo dituzte Plateruenak (Kultura Live) eta VNPF elkarteak (Holandako musika areto eta jaialdien elkartea).

Ekintzailetza, jaialdi eta ekitaldien antolakuntza, audientzien garapena, integrazio soziala, sare lanak eta nazioarteko kooperazioa izango dira jorratuko diren gai nagusiak. Europa mailako harremanak landu, kontaktu berriak sortu, giza garapenean aurrera egin eta herramienta digital berriak ezagutuko dituzte parte hartzaileek.