EAE Estatuko bigarren autonomia erkidegoa da emaile bizien giltzurrun transplanteetan

Basurtuko Ospitaleko kirofano bat
Foto: IREKIA
Actualizado: lunes, 9 febrero 2015 16:50
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 9 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) emaile bizien giltzurrun transplante gehien egiten dituen Espainiako Estatuko bigarren autonomia erkidegoa da. Lau giltzurrun transplanteetatik bat halakoak dira EAEn.

   Euskadiko transplanteen koordinatzaile nagusi Joseba Aranzabalek Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeari aurkeztu dion txostenak bildutako datuak dira. Batzordea otsailaren 2an egin behar zuten, baina atzeratu egin zen, EH Bildu, PSE-EE eta UPyDko ordezkaririk ez egoteak eragin zuen adostasun faltagatik.

   Joseba Aranzabal doktoreak azaldutako datuen arabera, azken bost urteetan organo ematearen batez besteko tasa milioi biztanleko 41,3 da Euskadin eta, 34,6 Espainian.

   2014an, emaile bizien indize altuek organo eskuragarritasun txikiagoa konpentsatu zuten. Arazabalek nabarmendu duenez, gutxiagotze horren kausa gertakari positibo batek eragin zuen, zirkulazio istripuetan hildako gutxiago egoteak, alegia.

   Balantze horretako beste datu aipagarri bat da hamar familiatik bederatzi (%89,4) organoak ematearen aldekoa dela. Kopuru hori ere Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da, eta Europako eta Amerikako batez bestekoak baino are handiagoa.

   Programak abiarazi zirenetik, Euskadin gibeleko 1.000 transplante eta giltzurruneko 3.000 transplante baino gehiago egin dituzte. Kasu batzuetan, gainera, emaitzak Europan esperientzia handiena duten zentroetakoen antzekoak edo hobeak izan dira.

   Halaber, 2014an, hezur muinaren emaileen erregistroa (aitzindari hematopoietikoena) asko handitu zen, eta, horrela, aurreko urtearekin alderatuta, %28ko hazkundea izan zuen.

   Agerraldian, Joseba Aranzabalek eskerrak eman dizkie, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren izenean, osasunaren arloko eta beste arlo batzuetako profesionalei beren lanagatik eta Euskadiko herritarrei beren eskuzabaltasunagatik, eta ez du ahaztu beste erakunde batzuen funtsezko lana, hala nola epailetzarena, epaitegietako medikuena, epaitegi eta aireportuetako langileena, SOS-Deiak zerbitzuaena eta Ertzaintzarena.