BILBO 22 Feb. (EUROPA PRESS) -
Arraza pirenaikoko behien etekinak kalifikatzeko jardunaldiak egingo dira ostegunean eta ostiralean, otsailaren 23an eta 24an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gorlizko Abeletxean, eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi eta Kantabriako 20 teknikari elkartuko dira bertan, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.
Duela gutxi, Pirenaika Ganaduaren Konfederazioak animaliak kalifikatzeko baremoak aldatu ditu, eta gainera, etekinak hobetu eta egokitzeko beharra aztertzen ari da.
Horretarako, Gorlizko Foru Abeletxea arraza pirenaikoko behien Euskadiko erreferentzia-zentroa denez, bere abereak eskaini ditu arraza horrekin lan egiten duten teknikariek etekinak kalifikatu eta irizpideak batera ditzaten.