EAEk 145.394 langaberekin bukatu du 2011. urtea, 9.433 gehiago izan ondoren

145.000tik gora langaberekin bukatuko da urtea EAEn
Europa Press
Actualizado: martes, 3 enero 2012 11:31

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enplegurako zerbitzu publikoen bulegoetan erregistraturiko langabeen kopurua 145.394 lagunekoa izan zen 2011ko abendua bukatzean, urte osoan zehar 9.433 gehiago zenbatu ondoren, 2010ekiko igoera %6,94koa izanik, Espainiako Gobernuko Enplgu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.

Langabe gehienak Bizkaian daude, 81.896 lagunekin, 2010ean baino 5.767 gehiago (%7,58ko igoera). Hala ere, 2011n hazkunderik handiena Araban izan zen, 2010ekiko %9,74 gehitu baitzen langabezia, 1.985 langabe gehiagorekin, eta guztira 22.368 daude.

Gipuzkoari dagokionez, langabezia EAEko beste bi lurraldeetan baino gutxiago igo zen, eta 2010ean baino 1.681 langabe gehiago zenbatu ziren (%4,26); guztira 41.130 langabe daude.

ABENDUA

Bestalde, joan den abenduan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoan 420 langabe gehiago erregistratu ziren, hau da, aurreko hilabetean (azaroa) baino %0,29 gehiago.

Lurraldeka, abenduan, Bizkaian 379 langabe berri izan ziren (%0,46ko igoera), eta Gipuzkoan 118 gehiago (%0,29). Aitzitik, Araban 77 langabe gutxiago izan ziren, jaitsiera %0,34koa izanik.