EAEk 150.017 langaberekin amaitu zuen 2015. urtea

Lanbideko bulego bat
Europa Press
Actualizado: martes, 5 enero 2016 11:25

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 150.017 langaberekin bukatu zuen 2015. urtea, hau da, aurrekoan baino 15.754 gutxiago, eta, beraz, %9,50eko jaitsiera izan da langabezia tasan amaitu berri den urtean. Abenduan 1.848 langabe gutxiago izan ziren EAEn, hau da, azaroan baino %1,22 gutxiago, enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan erregistraturiko datuen arabera.

   Lurraldeka, Bizkaian 8.542 langabe gutxiago izan ziren 2015ean (%-9,20) eta orain 84.291 daude. Gipuzkoak 4.672 langabe gutxiagorekin bukatu zuen urtea (%-10,15), guztira 41.335 izateko, eta Araban 2.540 langabe gutxiago erregistratu ziren iaz, eta orotara 24.391 dira. Azaroarekin alderatzen bada, Bizkaian 1.118 langabe gutxiago izan ziren abenduan (%-1,31), Gipuzkoan 415 gutxiago (%-0,99) eta Araban 315 gutxiago (%-1,27).

   Bestalde, EAE osoan 2015ean erregistraturiko 150.017 langabeetatik, 79.648 emakumezkoak eta 70.369 gizonezkoak ziren. Gainera, 8.436 langabe 25 urtetik beherakoak ziren, eta ganointzeko 141.581ak adin horretatik gorakoak.

   Sektoreei dagokienez, Zerbitzuetan 2.108 langabe gutxiago izan ziren abenduan, azaroarekin alderatuta, eta guztira 95.781 daude. Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 365 langabe gutxiago izan ziren urteko azken hilean (guztira 15.548), eta Nekazaritzan 31 gehiago (3.346). Industrian 229 langabe gehiago erregistratu ziren (20.179), eta Eraikuntzan 365 gehiago (15.163).

   Bestalde, abenduan 74.821 kontratu egin ziren, azaroan baino 675 gehiago (%0,91 gehiago) eta 2014ko abenduan baino 11.952 gehiago (%19,01). Abenduan egindako kontratu guztien artean, 4.510 mugagabeak eta 70.311 aldi baterako izan ziren.

   Kontratazio mugagabeari dagokionez, azaroan baino 694 kontratu gutxiago egin ziren joan den abenduan (%-13,34), baina 2014ko abenduan baino 180 gehiago (%4,91). Aldi baterako kontratuei dagokienez, azaroan baino 1.369 gehiago (%1,99) eta 2014ko abenduan baino 11.772 gehiago (%20,11) egin ziren.