EAEko 16-29 urteko gazteen okupazio tasa %39,3 da

Gazteak praktikak egiten
CAIB
Actualizado: viernes, 28 abril 2017 12:00

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 16 eta 29 urte bitarteko gazteen okupazio tasa %39,3 da gaur egun. Okupazio tasak 2016ko batez bestetik bi puntu gora egin du, eta horrek, zenbaki absolutuetan, 104.600 gazte lanean ari direla esan nahi du.

Herrialdeka, okupazio tasa Gipuzkoan Araban baino altuagoa da (%40,4 eta %37,8, hurrenez hurren), eta Bizkaian EAEren batez bestekoaren parean dago (%39,1), Gazteen Euskal Behatokiak jakinarazi dituen Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren datuen arabera.

Urteko lehen hirulekoan gizon gazteen okupazio tasa neska gazteena baino altuagoa da (%41,4 eta %37,3 hurrenez hurren), azken urteetako joeraren eraldatuz.

Halaber, 16-29 urteko gazteen jarduera tasa, 2017ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, %48,4 da. Horrek esan nahi du EAEko 16 eta 29 urte bitarteko 100 gaztetik 48 lanean ari dira edo lan egiteko moduan daude eta lan bila dabiltza.

Bestalde, urteko lehen hirulekoan, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia tasak "nabarmen" egin du behera 2015ean hasi zen joeratik gaur egunera. Horrela, 2017ko lehen hiruhilekoan gazteen langabezia tasa %18,7 da, hau da, 24.000 gazte langabe daude.

Gainera, 2007tik lehen aldiz, emakume gazteen langabezia tasa gizon gazteena baino altuagoa da: neskena %19,7 da, eta gizonena %17,8. Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoaren langabezia tasa nabarmen baxuagoa da (%16,6), Bizkaikoa (%19,6) eta Arabakoa (%20,2) baino.