EAEko 332.000 bat lagunek jarri dute gripearen aurkako txertoa

Gripearen aurkako txertoa jasotzen
Europa Press
Actualizado: lunes, 23 noviembre 2015 13:04

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina azken txanpan sartu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), azaroaren 30ean amaituko baita. Urriaren 5ean hasi zenetik, 332.000 bat pertsonak jarri du txertoa, baina, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak zifra hori handiagoa izan behar duela adierazi dute, "arrisku taldeen barruan dauden pertsona guztiek babesa izateko".

   Horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak "azken deia" egin diete arrisku taldeen barruan egonik oraindik txertoa jarri ez duten guztiei, ez dezaten galdu aste honetan hala egiteko aukera. Txertoa Osakidetzako osasun zentro guztietan jaso daiteke.

   Une honetan gripearen jarduera maila baxuetan mantentzen ari den arren -joan den asteko tasa 9 kasu 100.000 biztanleko izan zen-, "erne" egon behar dela ohartarazi dute bi erakundeek.

   Ildo horretan, Jon Darpón Osasun sailburuak berriro azpimarratu du zein garrantzitsua den birusaren aurkako babesa izatea. "Txertoa da gripeari aurre hartzeko tresnarik eraginkorrena eta, hortaz, beharrezko da 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoren bat dutenak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak immunizatzea, horrenbestez, sor litezken konplikazioak eragozteko", azaldu du.