EAEko Batxilergoko 49 ikaslek Fisika Olinpiadan parte hartuko dute ostiral honetan

Actualizado: jueves, 5 marzo 2015 12:21

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Fisika Olinpiada egingo da ostiral honetan, martxoaren 6an, arratsaldez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioako campusean, eta aurtengo edizioan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 13 ikastetxetako 49 ikaslek parte hartuko dute.

EHUk jakinarazi duenez, Fisika Olinpiada zientzia arloko lehiaketa bat da, non batxilergoko ikasleek Fisikaren arloan duten ezagutza zenbatekoa den neurtuko dituzten idatzizko azterketa batean. Raúl Pérez ikastegiko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakaslea dabil lehiaketa zientifiko honen koordinazio lanetan.

Fase autonomikoan punturik gehien eskuratzen dituzten hiru ikasleek, apirilaren 11tik 13ra bitartean Madrilen egingo den Espainiako XXVI. Fisika Olinpiadan parte hartuko dute. Halaber, lehiaketa horretatik aterako dira Nazioarteko Olinpiadara eta Iberoamerikako Olinpiadara joango diren ikasleak.