EAEko BPG %3,0 gehitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Actualizado: miércoles, 25 noviembre 2015 10:26

BILBO, 25  (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) %3,0 gehitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; datua aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren hobea da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, %0,8ko gehikuntza izan da. Eustatek emandako datu hauek urriaren 29ko Hiruhileko Kontuen Aurrerapenarenak berretsi dituzte, urteko tasetan eta hiruhilekokoetan.

   Euskal ekonomiaren hazkundea 2015eko hirugarren hiruhilekoan Espainiakoaren bera izan da hiruhileko artean, lau hamarren txikiagoa urte artean eta puntu bat eta lau hamarren handiagoa Eurogunea-19koaren (%1,6) aldean.

   Eskaintzaren ikuspuntutik, Industriak eta Zerbitzuek ekarri dute BPGren urte arteko gehikuntza, Lehen sektorean eta Eraikuntzan bilakaera negatiboak izan baitira.

   Industria %3,2 gehitu da urte artean, bigarrenean baino hamarren bat gehiago. Urte arteko honek %0,9ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean. Manufaktura industria hamarren bat gehiago (%3,3) gehitu da, eta hiruhileko artean %1,0.

   Eraikuntzan, lehen bi hiruhilekoetan urte arteko hazkundea izan ondoren, %0,2 negatiboa izan da hirugarrenean, bigarren hiruhileko tasa baino lau hamarren gutxiago. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6 gehitu da jarduera. Zerbitzuetan, urte arteko %3,3ko eta hiruhileko arteko %0,7ko hazkundeak izan dira.

   Sektore agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du (%2,9), 2014ko lehen hiruhilekoan hasitako positibotasunari eutsiz. Datua bi hamarren hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhileko artean %0,8ko hazkundea izan da hiruhileko honetan.

   Urte artean %3,1eko hazkundea dugu izan da Barne Eskarian, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Aurreko hiruhilekoan bezala, positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Kanpo sektorean, urteko inportazio tasak handixeagoak izan dira esportazioenak baino.

   Familia etxeetako Azken Kontsumoaren Gastuak (Kontsumo pribatuak) eutsi egin dio urteko hazkunde erritmoari, bigarren hiruhilekoa bezalako tasaz, eta %3,3ko hazkundea izan da hiruhileko honetan eta hiruhileko artean %0,6koa.

   Kontsumo publikoa (Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua) %3,2 gehitu da urte artean (bi puntu eta hamarren bat gehiago aurreko hiruhilekoan baino) eta %0,7 hiruhileko artean.

   Azken Kontsumoko Gastua (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia etxeetakoa) %3,3 gehitu da, eta aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6ko hazkundea izan da.

   Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %2,2 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago, eta hiruhileko arteko hazkundea %1,0koa izan da. Inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritu da: Ekipo ondasunetan eginiko inbertsioa %7,4 gehitu da urte artean eta %3,9 hiruhileko artean, eta Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %0,1 urte artean eta %0,3 hiruhileko artean jaitsi dira.

ENPLEGUA

   Bestalde, enplegua (dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %1,8 gehitu da hirugarren hiruhilekoan urte artean -seigarren hazkundea jarraian- eta %0,3 urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.

   Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua gehitu egin da Lehen sektorean eta Zerbitzuetan, eta jaitsi Industrian eta Eraikuntzan. Zerbitzuetan %2,5 gehitu da enplegua urte artean, eta Lehen sektorean %3,4; aitzitik, Industrian %0,2 jaitsi da, eta Eraikuntzan %0,5.

   Hiruhileko artean lau sektore handietatik hirutan tasa positiboak izan dira: Lehen sektorean %1,9, Zerbitzuetan %0,2 eta Industrian %0,3 hiruhileko artean; Eraikuntzan lehengoan iraun zuen (%0,0).

   Azkenik, herrialdeka, urte artean BPG %3,4 gehitu da Araban (hazkunderik handiena), eta %2,9 Gipuzkoan eta Bizkaian. Hiruhileko artean,, aldiz, Araban %1,1 gehitu da, Gipuzkoan %0,8, eta Bizkaia %0,7.