EAEko eraikuntzaren kostuak %1,1 garestitu ziren urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Eraikuntzaren kostuak gora urtarrilean
Europa Press
Actualizado: lunes, 29 febrero 2016 12:25

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %1,1 handitu zen joan den urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta, eta urtez urteko tasa %1,0 handitu da, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak emandako datuen arabera.

   Eskulanaren kostua %1,0 handitu zen aurreko hilaren aldean, eta lehengaienak %1,1. Azpisektoreka, etxegintzak eta obra zibilak bilakaera desberdina izan zuten urtarrilean lehengaien kostuei dagokienez, aurreko hilarekin alderatuta: eraikuntzako lehengaiak %1,3 handitu ziren, eta obra zibilekoak % 0,3 txikitu. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera ere desberdina izan da. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,3 handitu dira, eta obra zibilekoak, aldiz, %1,5 txikitu.

   Sektoreak kontsumitu dituen lehengaietako batzuen urte arteko prezioak garestitu egin dira, 2015eko urtarrilekoekin alderatuz. Horrela, nabarmentzekoak dira metalarena ez den industriakoak (%4,1 handiagoak), zuraren industriakoak (%3,4 handiagoak) eta metalezkoak ez diren mineralenak (%2,5 handiagoak). Aldiz, beste sektore batzuetako lehengaien prezioak txikitu egin dira azken 12 hilabeteetan, eta aipatzekoak dira petrolioaren finketaren sektorekoak (%21,3 txikiagoak), metalurgiarenak (%8,0 txikiagoak) eta material elektronikoarenak (%0,9 txikiagoak).