EAEko esportazioak %15,8 gehitu ziren joan den otsailean

Edukiontziak Bilboko Portuan
PUERTO DE BILBAO - Archivo
Actualizado: viernes, 20 abril 2018 13:34

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioak %15,8 gehitu ziren joan den otsailean, urte artean. Guztira, 2.002 milioi euroko esportazioak egin ziren, aurreko urteko hilabete berean 1.729 milioikoak izan ziren bitartean. Ondasun energetikoen esportazioak ia laukoiztu egin ziren, eta ez energetikoenak %8,7 gehitu, Eustaten datuen arabera.

Herrialdeka, Bizkaian gehitu ziren gehien esportazioak (%26,4), batez ere energetikoengatik (%289,6), lurraldeko esportazio guztien %23 baitira. Halaber, esportazioak %14 gehitu ziren Gipuzkoan, eta %7,2 Araban.

Bestalde, ondasunen inportazioak %0,8 jaitsi ziren otsailean, eta 1.501,5 milioi eurokoak izan ziren. Ondasun energetikoen inportazioak %25,3 jaitsi ziren, eta ez energetikoenak %9,9 gehitu. Lurraldeka, inportazioak %16,7 gehitu ziren Gipuzkoan, eta %11,5 Araban; Bizkaian, aldiz, %11,1 jaitsi ziren. Bizkaiko inportazioak EAE osoan egin zirenen %53 izan ziren, hau da, 795,1 milioi euro, haietatik 344 energetikoenak.